XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irakurketa hamarretan hasten da! entzun genuen orduan.

Berak hain gustokoak zituen hemeretzigarren mendeko nobelagileen deskribakera erabiliz, osaba hirurogei bat urtetako gizon haundi eta bete samarra zen, beltzarana, buru eder eta soilekoa, jeneralean urdinez eta horiz jazten zena.

Bere bibliotekan eskegita zeukan karikatura batek erdi bon vivant erdi senatore erromatar izan balitz bezala erretratatzen zuen; ahazturik ordea bere itxuran garrantzi eta indar gehiena zuen xehetasuna, hots, bere begi beltx eta ttikien bizitasuna.

Izanez ere, osabak ez zuen begiratzen urte asko bizi eta jada nekatuta dagoen gizon batek bezala, baizik eta ilusioz, pikardiaz, jostaketako gogoz: halanola begiratuko lukeen festara lehenengo aldiz dihoan mutiko batek.

Hortik bere begiek transparentatzen zuten animatik bere bilera, zeremonia eta palmondo piztuak, hortik bere borroka bera baino mundu arruntago batek eskaintzen zion bizimoduaren aurka.

Zertarako egiten dira programak? gaineratu zuen osabak guregana irribarrez inguratuz.

Baina ez zen erantzuna eskatzen zuen galdera, eta broma artean besarkatu eta agurtu ginen.

Gainera, gauza bat esango dizuet, segitu zuen gero - Orain irakurri dituzuen orrialde horiek aspaldiko kontuak dira.

Orain ez nuke ironiaz hitzegingo hain ondo plajiatzen duen gizon baten aurka.

Jakin dugu, bai.

Eta oso harrituta gaude, esan zion lagunak.

Jakin duzuela, non?.

Buzoiko paper horretan bada!.